-
Hezitzaile agurgarria:
Lehenik eta behin, mila esker gazteen ahalduntzeari buruz hezitzaileei zuzendutako HEBEren galdetegia erantzutearren. Ekonomia, Zientzia eta Lehiakortasun Ministerioak finantzatzen du HEBE proiektua (www.projectehebe.com), EDU2017-83249-R erreferentzia duena. Bada, horren gaineko galdetegiaren xedea gazteen ahalduntzea sustatzen nahiz mugatzen duten faktoreak identifikatzea da, esparru guztietan (hezkuntza formala, hezkuntza espezializatua, lanerako hezkuntza eta animazio soziokulturala) gazteekin lanean aritzen diren hezitzaileen ikuspuntua oinarri hartuta. Hasieran hurrengo arloetan oinarritutako sailkapena planifikatu dugu:
• hezkuntza espezializatua (arrisku eta / edo bazterkeria egoeran dauden gazteekin esku-hartze sozioedukatua)
• lanerako prestakuntza (gazteak gizartean sartzeko prozesuetan esku-hartze sozioedukatua)
• animazio soziokulturala (esku hartzea eta suspertze sozio-hezitzailea gazteekin)
• hezkuntza formala (bigarren hezkuntza, batxilergoa eta lanbide heziketako irakasleak)
Hamabost minutu inguru behar dira galdetegia erantzuteko eta, horri esker, honako sei gai hauei buruzko informazioa bilduko dugu:
1. Hezitzaileen profilari buruzko datuak
2. Gazteekin lanean aritzen diren hezitzaileek aplikatutako metodologiak eta estrategiak.
3. Hezitzaileek gazteekin egindako lana laguntzen edo oztopatzen duten erakunde-alorreko elementuak
4. Hezitzaileek gazteekin egindako lana laguntzen edo oztopatzen duten komunitate-alorreko elementuak
5. Gazteen ahalduntzea bultzatzeko hezitzaileek egindako lana laguntzea
6. Gazteen ahalduntzeari lotuta egondako espazio zein gorabehera kritikoen balorazioa
Hasi aurretik, ziurtatu nahi dizuegu emandako informazioa konfidentziala dela eta anonimoki tratatuko dugula. Ikerketarako bakarrik erabiliko dugu, betiere honako hauekin bat etorriz: 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa; araudi osagarria; eta 2016/679 Erregelamendua (EB), 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa.
-
Hasi baino lehen, baieztatu gogoeta horiek onartzen dituzula eta galdetegia askatasunez eta borondatez sartzen duzula, zure erantzunak gure ikerketetan beti erabil daitezkeela jakinik.
-
1. PROFILAREN DATUAK
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-